Gaur Joseba Tapiak kontzertua jotzen zeban Gasteizen. Txiripa huts-hutsez
enteratu nintzen eta jakin orduko itzelezko gogua sartu jatan juteko. Azken
aldian bera da eta gustuen entzuten dotena.
Kontzertua 21:00tan hasten zan, eta nik biharra 21:00tan bukatu eta gainera
kentzertu aretotik urrin. Kotxea hartu, gertu aparkatu gura, lehengo bueltan
txarto sartu, bigarren bueltan aparkatu gura neban tokian lekurik ez,
hirugarrenean, desesperatuta nengoela, etxera joteko pentsatzen, azkenean
asmatu eta kontzertura 21:45tan ailegatu naiz. Oinez lehenago eingo neuke
baina... eginda zeguan.
Aretoa txiki samarra, ikusleak... 50 bat? hori bai danak fans totalak.
Oindikan ordu bateko kontzertua aditu ahal izan dot, eta izugarri pozik, ni
aluzinatuta lagatzen nau.
Urtietan ez dot diskorik erosi, ezta pirateatu bez, baina oin dala hilabete
batzuk J.T.aren bat kopiatu neban. Propaganda hau eginez, merezitako propaganda
hau eginez, igual Tapiarekin doten zor txiki bat berdintzen dot.
Ima.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]