Eta Kittoko erredakziotik nator, hauteskundeetan ateratzen duten ale
berezirako artikulua eskatzen didatelako eta nahiko saltsa zegoen han
PSOE eta PPren artean dantzan zebilen azken zinegotzi horrekin.

Zoro pare zebiltzan  jendea behin eta berriro gehitzen mahai
bakoitzeko emaitzak.  Gehiengo absolutoa ematen dio PSOE-ri, edo ez,
zinegotzi garrantzitsua beraz

Azkenean badirudi 11 zinegotzi lortu dituela PSOEk eta ondorioz
gehiengoa absolutoa lortu duela berriro.

Datu hori oso ondo jakin gabe, inori interesatzen bazaio, hauxe
herriko kioskoetan egunkariekin batera banatuko den gehigarrirako
idatzi dudana:

------------------------------------------

Orain dela lau urte gertatu zen bezala, oraingo hauteskundeetan
eibartarrek hautatutako aukera politiko guztiek ez dute izango
ordezkaritza Udalean. Eibarko herrira mugatutako gaia izan ez arren,
arazoa konpondu barik denbora luzeegia daramagu.

Ulergaitza egiten zaidan Alderdien Legearen ondorioz kilometro
gutxitara dugun Elgeta, Soraluze, Bergara edo Markinan baliozkoak
diren alderdien zerrendak eta bozkak, baliogabetu egin dituzte
Eibarren.

Egin beharreko gogoeta guztiak egin eta gero, ez dirudi hauteskundeok
interes handirik sortarazi dutenik eta abstenzioa irabazlea izan dugu:
%37,8koa izan da, orain dela lau urte baino 10 puntu gehiago.

Pare bat berrikuntza nabarmen izan ditugu Eibarren: EAJ eta EA
bakoitza bere aldetik aurkeztu direla eta, aldiz, Ezker Batuak eta
Aralarrek indarrak batu eta koalizioan aurketea erabaki dutela.

Hala ere, ez dugu izan aldaketa handirik Udaleko eserlekuen banaketan.
Badirudi, aldaketa bakarra PPk zinegotzia galtzea eta EB-Aralarrek bat
irabaztea dela.

Eibarko PSE-EEko zerrendak ez du izan beste toki batzuetan izan duen
gorakada, Foru Aldundirako hauteskundeetan esate baterako. Ez dago
argi portzentai altuetatik abiatzen zelako edo boterean hainbeste urte
izateak eragiten duen desgasteagatik, baina 1.700 boto gutxiago jaso
arren, errez eutsi die herritarren bozken portzentaiei.

Zazpi zinegotzirekin eskuratu zuen alkatetza PSEk, bederatzira igo zen
gero eta hamaika zinegotzirekin gehiengo osoa erdiestera ailegatu izan
da. Hogei urte bete ditu PSEk Eibarko alkatetzan eta, egia esan,
zerrenda buru berak segitzen badu, zail samarra da alkatetzarako
alternatibarik aurreikustea.

EAJ-k eta EAk elkartuta lortzen zituzten zinegotzi berdin-berdinak
erdietsi dituzte oraingoan bananduta, 7 eserleku Udal batzar aretoan.
EAJ-k 5 zinegotzi eskuratu ditu eta Eusko Elkartasunak 2 eserleku.
1996 urtean, EAJ eta EA bananduta joan ziren azken urtean lortu
zituztenak.

Bestalde, Ezker Batuak zinegotzi bat gehiago lortu du Aralarrekin
koalizioan joatean, baina alderdi gehienek bezala, boto kopurua
txikiago izan du aurreko hauteskundeekin konparatuz. Azken
hauteskundeen joerari jarraituz, PP-k botoak galtzen jarraitzen du.
Baliogabeko botoen kopuruak, aurreko hauteskundeetan bezala, lehengo
portzentaiari eutsi dio eta  %10aren inguruan geratu da.

Beraz, Eibarren ez da izango aldaketa handirik eta Arriolak ez du
izango arazorik alkatetzan hogei urte betzeko.

Foru Aldundirako hauteskudeetan, aurreko urteetan ez bezala, PSE-EEk
irabazi du Eibarren eta baita Gipuzkoa osoan ere, 16na diputatu lortu
arren, 5 bat mila boto gehiago atera baititu.

Ez da errazegia aurreikusten Foru Aldundiko Gobernua osatzeko bidea,
aukera bat baino gehiago dagoelako: Jaurlaritzaren antzera EAJ, EA eta
EB-Aralarren arteko akordioa, EAJ eta PSE-en artekoa edo, agian, EAJ
Aldundiko gobernutik kanpo utzi dezakeen koalizioren bat.  Hurrengo
egunetan hasiko dira negoziazio eta sukalde lanak.


Eneko



> >> Oraintxe dirudi PPk 2 zinegotziak mantenduko dituela eta PSOE 10era
> >> jeitsiko dela, beraz, irabaziko luke baina gehiengo absoluturik gabe.
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to