Igandeko hauteskundeetako emaitzek eskaini diguten aldaketarik 
nabarmenena
Nafarroakoa da segurutik. Aralarrek, Eusko Alkartasunak, Eusko Alderdi
Jeltzaleak eta Batzarrek osatutako NafarroaBai koalizioa bigarren indarra da
eta, itxura guztien arabera, Foru Gobernua osatzerik izango du Alderdi
Sozialista eta Ezker Batuarekin batera. Horretara, UPNk azken hiru
legealdietan izan duen agintea galduko du eta indar-oreka berriak Hegoaldeko
lau lurraldeen arteko harremanak normaltzeari ekin ahal izango dio.

        NafarroaBai koalizioaren garaipena lau ardatz nagusitan oinarritu da: 
Lehen
eta behingoz, indarren pilaketan. NafarroaBaik frogatu du zein garrantzitsu
den indarrak biltzea. Elkarrekin jardun nahia ez da gurean sarrien ikusten
dena,  baina oraingo honetan, behintzat, horrela izan da.

        Bestetik, indar-pilaketa hori bertatik bertara egin izana. Hau da,
Nafarroatik bertatik nafarrentzat egindako nafar eskaintza, gainerako Euskal
Herria ahaztu gabe baina beti ere nafar interesen arabera.

        Hirugarrenik, nolabait esateko, “euskalherrizaletasuna”. NafarroaBairen
proiektua abertzale baino gehiago, euskaldun, euskaltzale edo
euskalherrizale agertu da.  Ez gehiago, baina ezta gutxiago ere. Eta gero
gerokoak.

        Azkenik, NafarroaBai egitasmo demokratiko hutsa da. Botuen indarra baino
eskatzen ez duena. Ez prozesurik, ez negoziazio ezkuturik, ez mehatxurik
eta, are gutxiago, indarkeriarik. Botuen indarra eta kitto.

        Amatiño
        Goiz kronika
      Euskadi Irratia

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to