Nik ez daukat dokumental horren berri. ETBk dokumental hori noiz eman zuen
jakinez gero izaten da aukera DVD formatuan bideo hori erosteko, uste dut
Itesa enpresaren bidez eskaintzen duela aukera hori ETBk. DVD bakoitza 90
euro inguru kostatzen dela uste dut.

Baina zure eskaerak bidea ematen dit kontatzeko asteburuan gure taldeko
dantzari batzuk Souhampton-en izan direla, hain zuzen Habana itsasontzian
Londresera joan ziren umeei egin zaien omenaldian. Pasa den astean bete dira
70 urte 4000 ume eraman zituztela bertara eta Ingalaterran geratu ziren
"ume" mordoa bildu zen larunbateko ekitaldian. Gure dantzariek liburu bat
ere ekarri didate historia hori kontatzen duena, Adrian Bell-ek idatzitakoa.

http://www.dantzan.com/blogak/kezka/ingalaterrara-goaz
http://www.dantzan.com/blogak/kezka/the-basque-children

The Basque Children elkartekoek eskatuta joan dira dantzariak
http://www.basquechildren.org/

oier.

On 5/31/07, Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]> wrote:

37an Bilbotik Habana itsasontzian Errusiarantz atera ziren haurrei
buruzko dokumental bat ei da, ETBn bota zutena.

Idazle batek bere dokumentaziorako eskatu dit, ea lortzerik dudan.
Inork informaziorik balu, bihotzez eskertuko nioke.

X.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to