http://www.blogak.com/josu/etxebizitza

Txontako proiektuan 1000 etxebizitza egingo dituzte. KTBn Arriolak esan
zuen, gutxiago egin ezkero, kontuak ez zirela ateratzen. Hori erantzun zien
Aitor Alberdiri (650 etxe eta polikiroldegia egiteko proposamena) eta Regina
Otaolari (Txonta osoa Babes Ofizialeko izatea aztertzeko eskaera). Kontuak
ez ziren ateratzen... eraikitzailearen irabaziak tartean daudelako, noski.
Baina akaso instituzioek badute zer eginik asuntu honetan. Ez dakit entzuna
duzuen "el Pocero"ren kasua. El Mundon irakurri nuen martxoan:
*http://tinyurl.com/2epmt6

*Tipo honek kostu-prezioan saltzen ditu etxeak, merkatuan baino BOST ALDIZ
merkeago. Babes Ofizialeko Etxeak baino merkeago, alegia... Eibarrera
askotan etortzen zaizkigu Espainaldeko hainbat alkate -sozialistak gehienak-
eskilara mekanikoak ikustera. Fuenlabradan ere PSOE dagoen aldetik, akaso
gure Udal ordezkariek bisita egin beharko lukete "El Pelucas" tipo hau
ezagutzeko, eta, Eusko Jaurlaritzako bat edo beste eskutik helduta badoa,
hobe...
j.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to