Zorionak hauteskundeetan zinegotzi atera direnei. Eta zorionak, ez 
igandean zinegotzi izateko lain boto eskuratzeagatik, hainbat hilabete lehenago 
zerrendetan agertzeko erakutsi zuten ausardiagatik baino. Ausardia, 
konpromisoa, eskuzabaltasuna edota animo handia behar baita gure herririk 
gehienetan hutsaren truke zinegotzitan aritzeko.
 
      Zinegotzi-lana da, behar bada, kargu politikoetarik zailena, eskergena 
eta gozakaitzena. Politikoa izatea ez da segurutik egungo gazteek gehien 
amesten duten lanpostua baina, txarrenean ere, politikagintzan, beste edozein 
esparrutan bezala, mailak daude eta arratsaldeko zazpiak arte tailerrean, 
dendan edo bulegoan jardun ostean udaletxera joan beharra ez da, ez, aukerarik 
erosoena.
 
     Zinegotzi-postua da batere zalantzarik gabe hiritar-eskolarik onena. 
Hiritar guztiek izan beharko lukete, gutxienik lau urtez, euren udaleko 
zinegotzi. 
 
     Administrazio Publikoa zebra-pasagunea bezalaxe da. Beti autoan dabilenak 
ahaztu egin dezake oinezkoaren ikuspegia, baina sekula autorik hartu ez duenak 
ez du zebra-pasagunearen funtzio bikoitza ezagutuko.
 
     Hitz egiteko ezagutu egin behar da. Eta ikuspegi biak ezagutzea komeni, 
gainera.
 
     Amatiño
     ARGIA
     2007-06-03
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to