> Uhiñetatik emitidu eta gero, gaiñera, Matrallakon entzuliak ekoizpen 
hau
eskuratu ahal izango dabe. Modu txukunian prestatu eta CD-ietan salgai
jarriko da prezio popularrian, herriko taberna enrollatuenetan eta
Arrateko txoznan.

        Abisatuko dozue.
                it


----- Original Message ----- 
From: "oier" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Saturday, June 09, 2007 11:06 PM
Subject: [eibar] Lamaiko Operia



      Lamaiko Operia, 8 atalian

Laster izango dozue uhiñetan Matrallakok, Lekeitxioko Arrakala
Irratijakin batera, ekoitzi daben produktu barrixa: "Lamaiko Operia" /
Die Dreigroschen Oper / The Threepenny Opera / L'Opera de Quat'sous / La
Ópera de Tres Peniques modura ezagutu izan dana.

"Lamaiko operia" Mack Labañia / Mackie Messer / Mack the Knife /
Mackie-Le-Surineur / Maki Navaja famatuan historixia da, Bertolt
Brechtek idatzitta, Kurt Weillen musikiakin. Guk Eibarko euskerara
itzuli dogu Serafin Basauri jaunan laguntziakin, eta zelan edo halan
antzeztu dogu, modu didaktiko baten opera antxiñako baiña aktual hau
publikora hurreratzeko.

Opera honen lehelengo kantuaren hainbeste bertsiño egin izan dira XX
mendian zihar. Jazzpanen klariñetietan naiz rockzalien gittarra
elektrikuetan entzun izan doguz bertso famatuak:

"Tiburoiak hagiñak daukaz;

eta arpegixan daroiazen moduan

hala dauka Mackie Messerrek labañia

poltsikuan ezkutauta.

Tiburoian oixak gorrixak dira

odola isurtzen daben bakotxian;

Mack-labañan eskunarruak, ostera,

krimenen ostian beti garbi..."

XX mende hasierako London glamourdun eta konfliktiboko kalietan bizi edo
bizirauten dau Mack Labañak, eskeko, puta, gaizkille eta poliziako
ustelen artian. 1918tik 1928ra Inglaterrak bizi izandako krisis giruan
lanikeza, inflaziñua, eszeptizismua eta garraztasun romantikua usaintzen
zan Sohoko kale zikiñetan.

Eibarko Matrallako eta Lekeitioko Arrakala irratixen artian, "Lamaiko
Operako" 26 ekittaldixak 8 partetan prestau doguz, irratixan atalka
emititzeko moduan. Atal bakotxak 20 minutu baiño pizkat gitxiago dakaz.
Ekittaldi bakotxak hizlauzko azalpen bat daka hasieran, gero pertsonaien
elkarrizketak euskeraz, eta azkenian operako kantu orijinala alemanez
-1958xan Berlinen Wilhelm Brückner-Rüggeberg-ek zuzendutako grabaziñua
erabilli dogu-. Bestalde, hainbeste artistak "Mack Labañan Baladian"
gaiñian egindako bertsiñuak erabilli doguz loturak egitteko (Louis
Armstrong, Tijuana in Blue, Ruben Blades, Oskorri, Liberace, Joe
Pass...). Lehelengo atalan hasieran, prologo luzetxuagua dago "Lamaiko
Operian" gorabeherak eta detalle historikuak azaltzen.

Uhiñetatik emitidu eta gero, gaiñera, Matrallakon entzuliak ekoizpen hau
eskuratu ahal izango dabe. Modu txukunian prestatu eta CD-ietan salgai
jarriko da prezio popularrian, herriko taberna enrollatuenetan eta
Arrateko txoznan.




-- 
----
Galderen web artxibua:
http://root.eibar.org/jokoa

Galdera barrixak sartu edo zaharrak korrejitzeko, sartu:
IZENA: galderak
PASAHITZA: bidali

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to