Trebi:

>    Preguntia: Regina horrek badaki euskaraz?

Ez dot uste, baina Lizartzako zinegotzi taldean sartu du euskaldunik PPk. Uste 
dut bat Laura Garrido izeneko bat dela, lehengoan Euskadi Irratian entzun 
nuenagatik.

Hori bai, ez Garrido ez Regina Otaola ez ziren agertzen Lizartzako zerrendan. 
Zazpi zinegotzietatik, bat bera ere ez da Lizartzako gutxi batzuek bozkatutako 
zerrendakoa.

Hau bitxia egiten zait, gero. Logika horrekin, Hernaniko alkate izendatu 
dezakete bihar Arnaldo Otegik, ANVk zinegotzi aldaketak egin eta hura 
Hernanirako izendatzen badu. Edo ANVk jende ezezagun ezezaguna aurkez zezakeen 
ahalik eta herri gehienetan, eta gero, zerrendetako izenak ezabatu, eta edozein 
izendatu hartarako, bere karguak eta Batasunakoak, edo beste edozein.  PPk hori 
egin du: izen batzuk izendatu, eta gero beste batzuekin hartu karguak.

Luistxo 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to