Luistxok:
    - Eman zenean erderaz bakarrik, jakina: Muy ejemplar ciudad.

    Jakina, eta gero asmatu behar hori euskaraz nola esateko, eta gainera 
ahal dala berbaz berba.

    Gainera, kritikatzen hasita. "Eredugarria" be... hori ondo osatutako 
berba da? Badakigu zer dan "jangarria", "ikusgarria", "kritikagarria", 
"salagarria", ... beti -garri'aren aurretik aditz bat. Baina "eredu-"?

    "Eredugarri" ja gelditu egin jaku, baina onartuko genduan 
"adibidegarri", "etsenplugarri" ... ?

    Erdarazko esaldi hori esateko beste modu batzuk: "Eibar hiria, eredu oso 
oneko herria", "Eibar hiria, jarraitu beharreko eredua/adibidea" ... beste 
ideiarik? Aber, itzultzaileak, euskara irakasleak eta Euskaltzaindiako 
urgazleak edo, ez dozue ezer esateko?

    Edo leloa bera aldatzea proposatu leike, "Muy ejemplar ciudad de Eibar" 
izan beharrean, izan zeikean "Eibar, donde el trabajo es arte", azken batean 
klasiko bat, edo "Eibar, ciudad de viejos y escaleras mecánicas", edo 
"Eibar, sucursal del Corte Inglés", edo ... seguru nik baino ideia hobeak 
dituzuela zuek.

            Imanoltxu.




----- Original Message ----- 
From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Thursday, June 21, 2007 7:34 AM
Subject: Re: [eibar] "Eibar'ko hiri guztiz eredugarria"?


At 00:19 2007/06/21, you wrote:
>    Badakizue Eibarko leloa "Eibar'ko hiri guztiz eredugarria" dala. Baina 
> ez jatzue belarrira gogorra egitten, arraroa? Nik erdarakada usaina 
> igartzen detsat. Bai, badakit "Garaziko herria..." -eta esaten dala, 
> baina...

Linguistikoki ez dakit, baina politikoki, titulu hori espainolada bat da. 
Espainiako Errepublika hemen proklamatzeagatik Espainiako Gobernuak emandako 
titulua da. Eman zenean erderaz bakarrik, jakina: Muy ejemplar ciudad. Ohore 
errepublikanoa, noski, eta ohore espainola ere bai.


Luistxo Fernandez - [EMAIL PROTECTED]
675 706 553 - http://www.tagzania.com

CodeSyntax (+34) 943 821 780
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to