Gaur Gasteizko EHUko AZPkoak (Administrazio eta Zerbitzuetako 
Pertsonalekoak) bilera genduan Juan Ignacio Pérez erretorearekin. Bilera Areto 
txiki batean 30 bihargin ginen eta erretorea, gerentea eta gerenteorde bat, 
hirurak euskaldunak.

    Banakan tema bat komentatzeko eta aldez aurretik erabakita nakan euskaraz 
berba, galdetu, egingo nebala. Zati haundi batean, egixa da, hemen kontatu ahal 
izateko.

    Bilera "normal" zihoan, erdaraz erretorea eta bere taldekoak; erdaraz 
biharginen galderak, erdaraz erretoretzaren erantzunak...

    Biharginen artean nahikoak ezagutzen nittuen, eta horien artean asko ziren 
euskaldunak, erdixa baino gehixago; ezagutzen ez nittunak ez dakit, baina hala 
ta guztiz proportziño handixa euskaldunak.

    Nire aurretik hiruk edo berba egin dabe, horretakoen artean nik ezagutzen 
nituen bi eta bi horrek behintzat euskaldunak, euskaraz normal eta erraz 
jarduten dabenak. Denak, dana dala, eta esan doten moduan, erdaraz jardun dabe.

    Ba nik euskaraz berba egin dot, eta bukatu dotenian, jo eta segiduan, ezin 
agudoago, erretoretzatik ezta erantzuna hasteko denborarik izan ez dabela, nire 
atzetik entzun da:

    "Pueden traducir la pregunta, porque algunos no sabemos euskara ..." eta 
bla-bla-bla. Ezagutzen neban be hori esan dabena, lehenago tratu ona nakan 
berarekin eta segituko dot izaten.

    Nik esan dot nik ez nittula nire berbat itzuliko; egingo nebala 
erdaraz-berba-egiterakoan euskarara bihurtzen danian; eta horrelako moduekin 
egitten dana da euskaldunentzako euskaraz jardutea hain nekosua izatea ze 
azkenian inork ez dabela euskaraz egiten, eta bilera hori horren froga zala.

    Azkenian erretoreak itzuli dau eta erantzuna emon dabe, zatitxo batean 
euskaraz baina gehixena erdaraz.


    Komentatzeko zera dakat: eta euskaldunok gure "euskara erabiltzeko 
eskubidea" tinko defenditzen dogula uste dogu? bai zera!, askoz baino askoz 
zorrotzagoak dira erdaldunak (edo erdaldun batzuk) dan-dan-dana erdaraz izan 
behar dabela defenditzen.

    Kontatuta gelditu da.
        Gero arte.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to