Hara, beste puntu batean lotuta azaldu zaizkit gaur Rolling Stones eta
Denon Erreala.

Mick Jagger eta bere lagunak hemen ingurura datozen bakoitzean izaten
dira "espertoen aklarazioak",  ez dela  "los Rolling" esaten, baizik
eta "los Stones".  Paperezko hainbat zutabe eta irrati eta telebistako
hainbat minutu betetzeko balio izaten du eztabaida-aklarazio honek.
Uda osteko "la vuelta al trabajo bezalako baliabide aspergarria.

Izan ere "Rolling Stones" izenak, "Dabiltzan harriak" (edo antzerako
zerbait) esan nahi du, eta laburtzean "Harriak" esan beharko genuke,
eta ez "Dabiltzan".

Gaur goizean foro batean irakurri dut "Estos de Denon se han vuelto
locos o qué" eta arraroa egin zait "Denon" hori. Baina lehenago ere
entzuna nion Gipuzkoa Basket-eko Santos-i irratian, "Denon" gora eta
"Denon" behera. "Denon" hitza niretzat Hi-Fi-aren sinboloa da,
kalitate handiko kassette eta CD jogailuen fabrikantea famatua:
http://www.denon.com/

Kontua da "Denon Erreala" izenak ez duela laburdura errazik, ez bada
gaztelaniaz. Stones-en arazo bera daukagu hor, "Euskotren", "el
Udalbus" edo horien antzerakoa.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to