kontu zaila, hilebetiena, hainbat arrazoigaittik:

- jatorriz, berez, nahiko saltsa haundixa dago euskeraz hilebete-izenekin
- hile-izenak sukaldian "ikasten" ziran, Arantzazuko edo beste hainbat
tokittako egutegixak erabilitta, eta toki bateko eta besteko hille
izenak hedatu dira EH guztian.
- erderian eragiña haundi-haundixa da kontu honetan
- azken urtiotan euskera batuana be bai. Izen "ofizialak" dagoz

Ondorioz: nahastia, saltsia, interferentziak...

Eibarren jasotakuak:
enerua, febrerua, martixa/martzua, aprilla, maietza, junixua, julixua,
aboztua/agostua, agorra/setienbria, urrixa/otubria, 
zemendixa/nobienbria, abendua/dizienbria.


*** Enerua/ilbeltza/urtarrila:
"Ilbeltza" gipuzkoarra dala esango neuke; gaur egun, behintzat, 
Gipuzkoan erabiltzen da. Gure inguruan ezaguna bai, baina
erabili... Elexpuruk Bergaran zeharka jaso dau, baina beste aipamenik
ez. Azkuek be Gipuzkoa eta Nafarroa aipatzen dittu.

Esango neuke Urtarrila izan leikiala "guriagua", baina ez dago dokumentauta.

*** Febrerua/otsaila/zezeila
Otsaila "kanpokua" dala esango neuke, "ikasittakua". Teorixan, Bizkaixan
"zezeila" erabili izan da.
Baina ez dot uste gure inguruan erabili izan danik; aspaldi honetan ez,
behintzat. Ez dot gure inguruko iñun topau, ez hiztegixetan, ez iñun.
Azkuek (Bc "Bizkaia común") diño, baiña hori eta ezebez, antzera.

Debagoienan "kataila" be esaten da (katuak altan dagozen hilebetia).
Esango neuke nahiko errotuta dagola eta hiztegi askotan agertzen da.
Eibarren ezezaguna; Elgetan?.

*** Udabarri-udako hilabetietan, Eibarren ez da geratzen aztarrenik:
"garila", "garagarrila", "jorraila", "loraila"... Ez dago holakorik, eta
testu zaharretan be ez dago agerpenik. Inguruko herrixetan be, ez dot
entzun/jaso/irakorri holakorik.

*** Setienbria/agorra/iraila
"Iraila" ez, ez dot uste. Gure inguruan "agorra" esaten jako 
setienbriari.  Eibarren be bizirik dago, oindiok. Kontuan izan, beste 
toki batzuetan "agorrila" abuztua dala.

*** Nobienbria/azarua/zemendixa
Gure inguruan "zemendixa" esan izan da. Oindiok be nagusixak erabiltzen
dabe; nik neuk Deba Ibar osuan entzun izan dot, Mutrikutik hasi eta
Aramaixoraiño, Bergara, Elgeta, eta Arrasate barne. Zer esanik ez
Bizkaixan (Durango, Markiña...).
"azarua" eta "zemendixa", jatorri berekuak ei dira: "hazi" eta
"simiente". Nobienbria, hazixa (gari-hazixa) ereitteko sasoia.

Beste iritzi batzuk guuustora hartuko neukez.

Asier




Iban Arantzabal(e)k dio:
> Hilbaltza, otsaila, martixa, aprilla, maiatza, jorrailla,  
> garagarrilla, agorrilla, irailla, urrixa, semendixa eta abendua.
> 
> Ez dakit holan erabiltzen diran Eibarren... holan erabili izan diran...
> 
> Zergaittik esaten da:
> 
> hilbaltza:
> 
> eta
> 
> semendixa:
> 
> 
> Eta otsaillari otsail esaten jako Eibar aldian?
> 
> 
> Iban 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to