Hainbatek ezagutu ez arren, Amadeo Marco Ilintxeta Nafarroako Diputatu 
Nagusia izan zen 1971tik 1979ra bitartean. Hau da, Nafar Diputazioaren azken 
presidente ez demokratikoa.

         

        Jatorriz Erronkarikoa, Nabaskozeko alkate izan zen 1931an eta Zangozako 
eskualdearen ordezkari. Kontserbadore eta katoliko sutsua, Errepublikaren 
kontra azaldu zen eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Euskal 
Estatutuaren alde. Bere proposamenez, Nabaskozeko Udalak foruen berreskurapena 
eskatu zion Espainiako Gobernuari. 

         

        Gerran, Erreketeen kapitaina izan zen eta, bere meritu militarrak 
tarteko, zazpi domina jaso zituen. 1940tik aurrera, nafar buruzagirik 
handienetakoa izan zen: Erronkari eta Zaraitzuko hainbat herritako seme kutun, 
diktadurako Mugimenduaren nazio-kontseilari, Nafarroako Kutxaren lehendakari 
eta edozenbat euskal egitasmoren babesle.

         

        “Diario de Navarra”k 1980an egindako elkarrizketan zera esan zuen: “No 
me parece mal que las tres provincias vascas se unan a su madre, a Navarra, y 
que juntas integren el Reyno de Navarra. Ah, claro, así no lo quieren. Pues en 
esa solución, Navarra no perdería nada. Y que nadie diga que reniego de mi 
origen vasco-navarro. Soy del Roncal, en vasco hablaban mis antepasados. Y ya 
se sabe, quien a sus antepasados parece, honra merece”.

         

        Marco Ilintxeta 1987an hil zen. Ez zuen, beraz, UPN agintean sekula 
ezagutu, ezta Migel Sanzen 1996etik honako ibilbidea ere. Auskalo zer 
pentsatuko ote zukeen orain Nafarroan gertatzen ari denaz baina ukaezina dena 
zera da: Nafarroa irudikatzeko hainbat ikuspegi dago; ez da berdin Erronkarin 
edo Corellan jaio eta, edozein modutan, Migel Sanzek ezinbestekotzat saldu nahi 
izan duen irudiak ez du batere tradiziorik. 

         

        Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to