Ez-dakit-zenbat urteko atzerapenakin, baina badirudi laster hasiko dirala eitten Eibarko skate pistia (gure etxe albuan).
Proiektu honetan badago, baina, azpimarratzeko kontu bat: proiektu irabazlia ez dau udalak aukeratu. Gaztiak aukeratu dabe proiektu irabazlia, skaterrak eurak. Aurkeztu diran proiektuak aztertu, skaterren ustez polittena aukeratu, eta horixe egingo da azkenian. Eta garestixena aukeratu dabe, jakiƱa :-) (skaterrak ez zekixen proiektu bakoitxan preziorik). Tip-top (http://www.tiptop.es/home.asp) enpresiak aurkeztutako proiektua izan da irabazlia. Hilebetian egingo ei dabe, irailerako. Herriko beste proiektu batzuk be holan erabagi ahal izango ziran? Zergaittik ez Errebaleko proiektu barrixa? Edo Alfa-Corte Inglesa? Edo igerileku barrixak? Edo... Lehenago egon da holakorik Eibarren? Ez dot uste. Tira, lehelengo urratsa da. Ia gehixago datozen. Asier _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
