Gaur, uztailak 10, Ander Izagirreren "Vespaña" izeneko diaporamak emango
dio hasiera Kultuko Diaporama eta antzerki asteari San Andres elizako
klaustroan, gaueko 22:30etatik aurrera. Aste osoan sarrera doakoa izango
da. Animatu!

"Vespaña", Ander Izagirre

Diaporama honekin 2006an hilabetez 13 urte t'erdi zituen Vespa
motorrarekin egin zuen bidaiaren esperientziak erakustera datorkigu Ander
Izagirre . 10.000 kilometro inguru egin ostean bidaian ikusi, ezagutu eta
gertatukoen berri ematera eta gauza harrigarriak aurkitu eta esperientzia
berriak bizitzeko oso urruti joan behar ez dela erakustera.

Bidaiaren xehetasunak blog orri baten argitaratu ditu
(http://www.vespana.blogspot.com/) eta jasotako guztiarekin liburu bat
osatzen ari omen da, datorren urterako kaleratzeko asmoa agertu du.

Lehenago ere argitaratu ditu bidaien gaineko hainbat eleberri, hala nola,
"Los sotanos del mundo" edo "El testamento del chacal".

Hau da Kultuko Diaporama eta antzerki aste osoko egitaraua:

Uztailak 10: "Vespaña", Ander Izagirre

Uztailak 11: "Trekking en el corazon de Sahara", Mila Gallastegi eta Asier
Aranzabal.

Uztailak 12: "Trekking Indonesia", Martin Bono

Uztailak 13: "Una noche de verano con Miguel Hernandez", Antzerti
Maitaleak (Ernesto Barrutia, Eduardo Falces eta Maite Lorenzo) eta Maite
Arroitajauregi biolontxeloarekin.

- Lekua: San Andres elizako klaustroa

- Ordua: 22:30ak

- Sarrera: doan

- Antolatzailea: ARRATE KULTUR ELKARTEA

- Laguntzailea: Eibarko Udala

Informazio gehiago hemen: http://eibar.org/blogak/kultu/135 eta hemen:
http://eibar.org/blogak/kultu/133


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to