Tira, hain diskurtso gogorra egin gabe, uste dut ildo beretik egin niola
balorazioa EAko zerrendan zihoan lagun bati. Eibarrentzat eta Udalarentzat
ona izango dela iruditzen zait, eta nolabait, EArentzat ere izan daiteke.
Demostratu ahal izango du EA existitzen dela eta badaukala zer-esanik EAJren
eskutik joan gabe ere.
Baina batez ere PSOErentzat da ona, nere ustez, eta hau EAJko beste lagun
bati esan nion duela hilabete, estrategiak aginduko ez balu, sozialistek ez
zuten horrelakorik egingo. Bigarren aldiz gehiengo osoa izateak eta oposizio
guztia aurka, PSOEren kaltetan izango litzateke. Arriolak zentzu horretan
egin zezakeen onena egin du, eta aurki zezakeen adiskiderik onena -hainbat
arrazoirengatik- aukeratu ere.
j.
2007/7/12, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>:
Oraintxu jakin dot Eibarren PSOEak EArekin gobernatuko dabela. Ez
dakit zer irabazten daben EAk, baina badakit zer lortzen daben PSOEak:
legitimatatea.
Kontzejalen banaketarekin PSOEak ez zeban inoren laguntzarik behar,
berez zakan gehiengo absolutoa. Baina banaketa hori PSOEak berak sortutako
ilegalizazioari esker irabazitakoa zan.
Batzuentzako legala izateakin nahikoa da, ez da legitimataterik behar,
baina halakoetan nik beti gauza bera dinot: Francoren diktadura, gerria
irabazi eta gero, ziharo legala zan. Ez zan legala izango ba? Berak egitten
zittuen legeak!
Arriola, gehiengo absolutoa izanda putxerazoari esker, Eibarren
diktaduraren osteko legitimitate txikien zeukan alkatea zan. Orain,
kontzientzia demokratikoa badaka, hobeto egin ahal izango dau lo.
it
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]