Hamabost egun direla edo, Neguriko oligarkiaz berba egin genduan. Zenbat
izan ziran sasoi batean, harrigarri izan arte zenbat potere biltzen zeban:
enpresa haundi-haundixak, banku haundi-haundixak, Bizkaiko Diputazioa, Bilboko
aiuntamentua (eta beste zenbat aiuntamentu?), prokuradoreak Espainiako
Gorteetan, Atletixaren presidentetza, komunikabide nagusixak...
Gazte nintzan garai hartan, lehendabiziko bidarrez entzun nebanian haren
berri, ez neban asko sinistu. "Ba, esamesak!" niñuan neure kautan. Gero,
denboria pasa, gehixago jakin, gehixago ezautu, eta Jesus! dana zaken beren
esku!
Eleziñuak eitten hasi ziranian hor potere asko galdu zeben, agur
aiuntamentuari, agur diputaziñoari, agur Atletixari... enpresetan be, krisia
zala, urtien joana zala, gaur ez da lehengua entzuten.
Bankutan gauza edarra gertau jaken, beren handitu-eta-handitu gura zala
eta, BBVek Argentaria jan, hasieran BBVkoak (Negurik) agindu eta hara non,
bapatean, Argentariakoak bihurtzen dira nagusi, txikiak haundixa jan zeban,
PPren garaixa zan eta beren barruko operazioa izan zan, Madrilgo PPk hartzen
zeban bankua bere esku, "eskerrik asko Bizkaiko PPzaliak", "sano-regionalismo"
eta oso ondo, baina hobe poterean bertan Madrilen izatia, baitta ekonomikoa be.
Azkenengo pausua oraintsu izan da, El Correo handitu, beste periodiku pila
bat erosi, Vocento sortu, Vocentok ABCa bereganatzen dabela esaten doskue (ABCa
krisixan zeguala) eta... hara! azkenengo berrixen arabera, eta mundu horretaz
nik baino gehixago dakizuenok kontrakua ez badiñozue (eta zeuen eritzixa
gustora entzungo neuke) pun! ABCtik datozenak badirudi Vocentoren kontrola
hartzen dabela.
Jesus! ze izan zan Neguri eta zer dan, zenbat potere izan zeben eta zenbat
galdu daben. Bai, dirua izango dabe oindikan, bai, baina lehengo garaixak,
haretxek bai, haretxek bai ziran onak. _______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]