Bixetako bati (PSOE edo PP) maiorixia emoteko besteko parlamentari-taldia eukitzia zegaittik dan inportantia? -- Ba, oso oker ez banaok, joku demokratikuan aukera bi besterik ez daozelako: Edo hik dakak maiorixia edo beste bateaz osatzeko gauza haiz. Amatiño
-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Josu Mendicute
Enviado el: mié 08/08/2007 15:54
Para: Eibartarrak zerrenda
CC:
Asunto: Re: [eibar] PSOE
2007/8/6, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:
Hi, txirrindulari (maillot urdinaz ikusi haut dotore asko
Ibarkurutzian):
"Equipo Actimel" maillota, danone gorputz batentzat. Bi urtian
bizikletia aparkauta euki ostian Arratera igo nitzan, eta ondo. Gehixago
sufridu neban jeisten igotzen baino, erortzeko bildurraz.
Nik uste juat atzenengo boladiak demostrau dabena zera dala: ze
inportantia dan
1. Ez PSOEk eta ez PPk maiorixarik ez lortzia Kongresuan.
Ados.
2. Bixetako bati maiorixia emoteko besteko parlamentari-taldia
eukitzia
Zegaittik?
j.
Amatiño
-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Josu Mendicute
Enviado el: dom 05/08/2007 20:09
Para: Eibartarrak zerrenda
CC:
Asunto: [eibar] PSOE
PSOEk gauza asko demostratu ditu Nafarroarentzat
Madrildik hartutako erabakiaz, bere burua ederki erakutsi du. Eta horrez
gainera, abalatu egiten du hainbat abertzaleren teoria (zeinekin, arlo
horretan, identifikatu ez naizen). Alegia, Euskadin hobe da abertzaleen artean
soilik negoziatzea, eta gero zuzenean "Madrilekin". PSErekin negoziatzeak duen
balioa hutsaren hurrengoa dela erakutsi digute Madrildik.
j.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
