Oporrak eta lanak dirala eta, erantzun barik nekan Imanoltxun mezu hau: >> Eta desagertu dan azkena: Urki Kurutzekua. >> Kurutzia gordeta ei dago. Sinistu egingo dogu.
> Garai batean kurutze horren bila ibili nintzan, Urkitik gora eta behera, > jakin barikan gordeta (ei) zeguala. > Non ei dago gordeta? Nork ei dau gordeta? > Ima. Zeinek eta nun dakan gordeta, ba, hori ez dakit. Baina nun egon zan sasoi baten, ba, bai. Periodikuan irakorri genduan oin dala urte bi: "está guardado en dependencias municipales". Eta handik gitxira, Luthierrak esan zestan zein zan "dependentzia" hori: Iragorriko ur-depositua. Hantxe topau neban Urkiko kurutzia, lurrian botata, apurtuta, iñungo babesik barik. Hamentxe argazkixak eta historixia: http://eibar.org/blogak/sarasua/232 Zati bat hartu eta etxera eruateko gogua emon zestan. Astuna da, baina, eta ezin izan neban. Furgoneta bat lortu nebanerako, besteren batek jaso zeban. Pentsau nahi dot, udaletxia izan zala, eta ganorazko lekuren baten egongo dala, orain dala 500-600 urteko monumento batek merezi daben moduan zainduta, baina ez neuke lepua jokatuko. Lotsagarrixa izan arren, zoritxarrez, nahiko arrunta da Eibarren holakuak ikustia. Gogoratzen dozue Muzategiko gargolekin pasau zana? http://eibar.org/blogak/sarasua/47 Gabonetarako amaittuko ei dittue Urkiko etxiak. Orduan ikusiko dogu zelan amaitzen dan istorixia. Nun, zelan eta noiz agertzen dan kurutze famosua. a. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
