Nik Urkiko gurutze hori kasualidadez deskubridu neban, domeka goizetan nere 
lagunak lotan zeguazela, herriko bide ezezagun guztiak ezagutzera juaten 
nintzan sasoian. Gaiñera, sasoi hori berori izan zan "Viaje al pais de los 
recuerdos" irakortzen nenguala, kurutze hori portadan dakan liburua, eta oso 
emozionantia izan zan. Harrezkero askotan juaten nintzan bertara, harmailletan 
periodikua irakortzera eta.

Min haundixa emon zestan kurutzia kendu eta bide baztarrian botata zeguala 
jakitziak. Ondiok ez dot adorerik izan inguru hartara bueltatzeko, bildurra 
dakat ia zer topauko doten.

O.




Subject: Re: [eibar] Urkiko gurutzia
To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-15; format=flowed

Oporrak eta lanak dirala eta, erantzun barik nekan Imanoltxun mezu hau:


>>>> Eta desagertu dan azkena: Urki Kurutzekua.
>>>> Kurutzia gordeta ei dago. Sinistu egingo dogu.
>>    
>>

>>     Garai batean kurutze horren bila ibili nintzan, Urkitik gora eta behera, 
>> jakin barikan gordeta (ei) zeguala.
>>     Non ei dago gordeta? Nork ei dau gordeta?
>>         Ima.
>  
>

Zeinek eta nun dakan gordeta, ba, hori ez dakit.
Baina nun egon zan sasoi baten, ba, bai.
Periodikuan irakorri genduan oin dala urte bi: "está guardado en 
dependencias municipales". Eta handik gitxira, Luthierrak esan zestan 
zein zan "dependentzia" hori: Iragorriko ur-depositua.

Hantxe topau neban Urkiko kurutzia, lurrian botata, apurtuta, iñungo 
babesik barik.
Hamentxe argazkixak eta historixia:
http://eibar.org/blogak/sarasua/232

Zati bat hartu eta etxera eruateko gogua emon zestan. Astuna da, baina, 
eta ezin izan neban. Furgoneta bat lortu nebanerako, besteren batek jaso 
zeban. Pentsau nahi dot, udaletxia izan zala, eta ganorazko lekuren 
baten egongo dala, orain dala 500-600 urteko monumento batek merezi 
daben moduan zainduta, baina ez neuke lepua jokatuko.

Lotsagarrixa izan arren, zoritxarrez, nahiko arrunta da Eibarren 
holakuak ikustia.
Gogoratzen dozue Muzategiko gargolekin pasau zana?
http://eibar.org/blogak/sarasua/47

Gabonetarako amaittuko ei dittue Urkiko etxiak. Orduan ikusiko dogu 
zelan amaitzen dan istorixia. Nun, zelan eta noiz agertzen dan kurutze 
famosua

a.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to