Aitorrek:
Subject: [eibar] Rusky

Oierrek:
"Rusky"??? Simpsondarren pertsonai baten izena emoten jok :-) ez, ez, tabernian 
izena RUSKI zuan, aldrebes ipiñittako "R" eta guzti, errusiar estiluan. 

Bestalde, informaziño oso interesantia emoten destak. Josun bertsiñúakin 
kontraesankorra, tira, azkenian garbittuko dok hau zelan ero halan. Gutierrezen 
liburuko zerrendan (Errusiara bialdutako umiak) ez dok Javier Alonsorik 
agertzen, biharbada "remesa nagusittik" apartian juandakua izango zuan... 
Argittu arte, nik bittartian dato guztiak errekopilatzen najabik. Eskerrikasko!

O.


Aitorrek:

Egun on danori, baiña jausten ari danakin, akaso hobeto egongo litzakek ondo
busti esatia.

Aupa Oier, Ruskyn istorixa hau gustora jarraittu juat eta azkenengo mezuak
irakurritta gero zalantza dexente sortu jatazen Alberto izenakin, ba nik
uste najuan Javi deitzen geniola. Holaxe hasi nitzuan aurreko egunetan ia
norbait topatzen neban gizon honi buruz zertxobait gehixago zekixanik.
Herrixan jende gutxi daok baiña azkenian topau juat, Fernando Azkoaga,
eibarren oso ezaguna, batez be San Andres ferixan beran txorixak, olluak,
etab. eruaten dittuazelako, tipo jatorra eta oso ipuinlarixa. Ruskyn izena
JAVIER ALONSO zuan, beraien artian, Topares/tobares (kamarada
errusieraz) edo antzerako gaitsizena erabiltzen juen. Ordu laurden egon
nitzuan eta jo ta sua ixiltzeka hainbat ipuiñ konta jestazen.
Alabia eta honen semia Rusian bizi dirala esan jestan. Aittatu najetsan
Amatiñok kontautakua zelan taxista moduan ibili zala eta baietz, Dodge Dar
bat zeukala. Baitta esan jestan Bizkaiko Gobernadore Zibila PSOEkua beran
billa etorrila zala, guardaespaldaz ta guzti. Ikusten dok, datu edota
anedokta gehixago jakin nahi izan ezkero Fernandori galdetu.
Etxakixat lagundu, edo argittu deuanik, zerbait gehixago nahi badok ba hire,
danen esanetara.
Besarkada haundi bat,
Aitor Alberdi.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to