Duela gutxi arte oso ondo filtratzen zidan Gmail-ek spam nazkagarria, baina
azken asteotan egunero jasotzen ditut "I am bored" hasten diren mezuak,
txateatzeko gonbiteak eta viagrari buruzko mezuak. Mezuen asuntuan bertan
jartzen du [SPAM], eta egunero "Report Spam" botoiari sakatu arren berdin
doa... hurrengo egunean antzeko mezuak jasotzen ditut Inbox-ean eta nazkatu
samar nabil.

Konfigurazioari lehen begiratu batean ez dut horren inguruko ezer ikusi...
Badaezpada kontaktu-formularioaren bitartez idatzi diet. Zerrendakide
dexentek darabilgu Gmail. Azkenaldian halako arazorik izan duzue?
j.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to