Urrixaren 12ko proposamenak arrakasta larregi izan ez dauanez, afarixa iraillaren 14an egittia komeni jaku, horixe da-ta jente gehixenak ahal dauan eguna. Eta datorren barixakurako astebete falta danez, gauzak zehazten hasi bihar.
-Hasteko eta inportantiena, non. Soziedadezaliak, egin proposamenak (andra eta gizonak juateko moduko tokiak, beti be). -Horren ostian, jatekua nok gertauko leuken, 1. platoa eta bigarrena behintzat, ze postrerako eibartarren asanbladak eskatu dau ia Leirek egingo doskun bere postre zoragarrixetakoren bat. :-) Mendigreen _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
