Lehengoan  bidalitako honi erreparatuta:

>Josetxo Anitua disko-jartzaile eibartarrari elkarrizketa Argian
>http://www.argia.com/argia-astekaria/2101/the-residents-edota-el-fary-denetarik-eskatu-izan-didate/osoa
... beste pentsakizun bat.

Fermin Etxegoienena da elkarrizketa, eta intro laburrean dio:

- "Hamar urtez musika-jartzailea izan da euskarazko pop-rock kantuak 
entzunarazi dituen Euskal Herriko dantzaleku handi bakarrean. "
Dantzaleku hori, Bilboko Kafe Antzokia da.

Gero, selekzio musikal bat eskatzen dio:

-Egiguzu hamar urte hauetako zure top-ten gustukoa, gauez ondoen funtzionatu 
duten kantu ederren zerrendatxoa, hit horterak alde batera utzita…

"White Stripes taldearen Seven Nation Army, Outkast-en 0h yeah, Atom Rhumba 
bilbotarren Gone, Kuraiaren Egunsentian, Xabier Montoiaren Izorra hadi, Txuma 
Murugarrenen Ganbaran gordetakoak, Scissor Sisters taldearen I don't feel like 
dancing, Lyricsson-en Bad Load (ragga estiloan), Sean Paul-en Temperature 
(dancehall), Rhianna-ren Umbrella (hip-hop)."

Bistan da Josetxo Anituak ez duela zerikusi handirik Donostian Haizearen 
Orraziaren 30. urteurrenaren inguruan antolatu dituzten gauzekin. Joan den 
ostegunean, kontzertua: Alex Ubago, Txetxo Bengoetxea (21 japonesas eta beste 
batzuk), Mikel Erentxun eta Amaia Montero (La Oreja de Van Gogh). Biharamunean 
argazkian ikusi nituen pertsonaje horrekin, Luis Chillida. Esango ziela, 
pentsatzen dut, "El aitá estaría orgulloso bla bla bla..."

Qué coshquero. Berriz ere. 

Larunbatean modan jarri den Donostiako jatetxe batean egon nintzen. A Fuego 
Negro. Menuan aukera, "La selección berezi de nuestros sukaldaris". Gero 
ekartzen dizkizute gauzak, eta "Taquito de lumagorri aderazado con...". 
Oilaskoari pollo deitzea baino indioagoa eta coshqueroagoa da lumagorri esatea. 
Jau! 

Niri iraingarri samarra iruditu zitzaidan. Eta jana, pintxo selekzio ustez 
estetiko bat, eskasa. Ez joan.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to