Lehen eta behingoz eskerrik asko.

Ostian:
1 - Hirurogeitamargarren hamarkadaren amaieran busturiar gizon jakintsu eta
inspirazioz betetako batek izen bat pentsatu zuen entitate horri deitzeko,
-- Izenik bajaukak gizon inspiratu horrek?

2. oso balore natural handiak zituen entitate hori izendatzeko: URDAIBAI.
Jende nagusi ugarik erabiltzen zuen izen hori itsasadarraren ingurua
izendatzeko.
-- Nik ez juat oindiño bat be topau.

Amatiño

---------------------------------------

www.urdaibai.org

Webgune horretan Antonio Pou geografoak 2006. urtean Urremendi Aldizkarian
kaleratutako artikulu (zati?) bat dakar, euskeratuta: 
"Urdaibai ala Busturialdea?"

Laburpena:
Urdaibai Foruko torretxe bat da (zan).
Behia jota dago:
http://tinyurl.com/38nlnx

1970 inguruan, itsasadar guztia izendatzeko erabiltzen hasi zan.
Hamentxe historixia:


"Busturiaz idatzita dagoen lehendabiziko aipamena XIV. mendekoa da, Barcelós
Kondeak mende bat atzerago gertatutakoaz hitz egiten duenean ondokoa
dioenean: On Moniño Konde asturiarra “VUSTURIAKO herrixkaren inguruan
gailendu zutela”. Borroka horretatik jaio da Bizkaiko Jaunaren, Jaun
Zuriaren, irudia.

(...)

Oka haranaren inguruko lurraldeak eta aspaldiko kulturak bat egiten dute,
hiri, belardi, mendi, herrixka eta industria politak bildu eta ezaugarri
propioak dituen entitate bakarra eratuz. (...)

Hirurogeitamargarren hamarkadaren amaieran busturiar gizon jakintsu eta
inspirazioz betetako batek izen bat pentsatu zuen entitate horri deitzeko,
alegia aldatzen zihoan baina oraindik oso balore natural handiak zituen
entitate hori izendatzeko: URDAIBAI. Jende nagusi ugarik erabiltzen zuen
izen hori itsasadarraren ingurua izendatzeko, hoberen kontserbatutako eremua
izendatzeko alegia, nahiz eta izena berez Gernika-Lumotik oso gertu dagoen
dorretxetik datorren. Dorretxea, paduraren ertzean kokatzen da, oso
suntsituta dago eta landareez estalita dago, hortik datorkiolarik oraindik
ere erabiltzen den “Perexilaren Dorrea”.

Itsasadarra, itsasoa eta Oka bat egiten duten gunea, haranaren mende dago.
Horregatik, Urdaibai erabili zen Oka ibaiaren arroa eta beso pare bat
gehiago (bata, mendebaldetik Bermeotik Matxitxakoraino eta bestea ekialdetik
Lagako arroa gehi Elantxobe kokatuta dagoen eremuraino) izendatzeko.

Entitate hau aspalditik zegoen pentsatuta, Busturialdeko eskualdearekin bat
datorrelako hein handi batean. Gaur egun, eskualdearen izenak, gizakia,
tradizioa adierazten duen bitartean, Urdaibaik natura, gizakiaren praktika
azkarrek eragindako aldaketak adierazten ditu. Egia esateko, URDAIBAI eta
BUSTURIALDEA, txanpon baten aurpegi biak dira."


asier





Amatiño(e)k dio:
> Nik gaztetan ez najuan sekula "Urdaibai" izenik entzun. Ezta zanik be.
>  
> Nundik datorren bajakik/n iñork?
>  
> Amatiño
> 
> 
> ----------------------------------------------------------------------
> --
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to