GASTE alkartiak horren gaiñian adierazpena argitaratu zeban atzo blogean:
http://www.blogak.com/gaste/arrateko-autobusak
j.

ARRATEKO AUTOBUSAK BERTAN BEHERA GERATZEAREN AURREAN, GASTEREN ADIERAZPENA

Arrate bezpera gauerako antolatuta zegoen autobus zerbitzua bertan behera
geratu zen inongo abisurik gabe; goizeko 7rak arte orduro autobusean
jaisteko aukera zegoela jakinarazita egon arren. Horren aurrean, eta hainbat
eskaera jaso ondoren, GASTEk zera adierazi nahi du:

1. Autobus zerbitzu honen antolatzaileen erantzukizun eza eta jai guztietan
zehar autobusak ez jartzea salatzen dugu.

2. Udalaren ekimenek ezegonkortasuna sortzen dute jai arloan. Kezkatzekoa
da, horrelako kasuek gazteak desanimatzen baitituzte.
3. Datorren urterako Arrateko jaietan autobus zerbitzu egokiago bat eskatzen
dugu. Arrate bezperak, baina baita Arrate Egunak ere, gaueko garraio
zerbitzua behar dute eta ez batak ez besteak, ez dute izan. Eibarren
Kulturaren alde lanean buru-belarri eta musutruk ari direnenganako
adarjotzea iruditzen zaigu.

On 10/09/2007, leire narbaiza arizmendi <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
> Akordaten zarie ze pozik esan neban Arrate bizperan autobusak egongo
> zirala http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2007-September/011316.html
> ? Ba, ezer be ez!!! Jende pillo bat kolgauta hantxe.
>
> Blogian idatzi dot horren gaiñian: http://eibar.org/blogak/leire/98
>
> Ezin leike zeozer agindu eta bete ez, gaiñera horrek dakarren arriskuekin
> (jendia oiñez argi barik, alkohola,....)
>
> Zegaittik egin dabe hori? Esplikaziño bat nahi dot!!
> leire, botata
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to