Gaur Diada eguna ospatzen da hemen, Katalunian. Hau da, Kataluniako Aberri 
Eguna edo.

 

Ospatu esan dut baina, ospatu esan beharrean, gogoratu esan beharko nuke, 
jatorriz egun tristea da-eta katalanentzat. Gaur bezalako egunean, 1714 urtean, 
errege borboien armada Bartzelonan sartu eta Kataluniako Konstituzioa, 
Generalitatea eta Legebiltzarra indargabetu zituen. 

 

Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko eskumen ezberdinak aipatzerakoan jende 
askok ez daki zergatik, adibidez, Hegoaldeko lau euskal lurraldeetan  
burujabetza fiskala dugun eta Katalunian, ordea, Madrilgo gobernua arduratzen 
den zergak biltzeaz. Ba... erantzuna, orain berrehun urteko gerra hartan dago. 

 

Dinastia biren arteko gerra izan zen. Batetik Austriako habsburgarrak eta 
bestetik Frantziako borboiak. Katalanek habsburgarren alde egin zuten eta 
euskaldunok, berriz, borboien zale. Gerra borboiek irabazi zuten eta, hartara, 
katalanek gerra galdu eta euskaldunek irabazi. Behar bada, euskaldunok 
irabazten asmatu dugun gerrarik bakarrenetakoa. Eta, nonbait, merezi izan 
zuena, gerra haren errentaz jarraitzen dugu-eta oraindik ere.

 

Inor ez da gaur gogoratzen Kataluniak lege zaharrik izan zuenik ere. Euskal 
lege historikoak, ostera, Espainiako Konstituzioan aipatzen dira. Euskal foruak 
ez dira antzinako kontuak, oraindik ere indarrean dauden herri-eskubideak 
baizik. Eta ez dira eskubide sinboliko hutsak, gure eguneroko ahalmen eta 
bizimoduaren atzekaldean dauden oinarriak baino. 

 

Bartzelonatik, agur t´erdi.

 

Amatiño

 

Goiz kronika

Euskadi Irratia

20070911

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to