>
>Zelan esango zendukie Brujas euskeraz?
> 
>Eta, zelan egokixago: Flandes ala Flandria?
> 
>Amatiño

"Euskadi.net, galdera guztien erantzuna"

Lema horrekin publizitate kanpaina hasi ei da. Atzo markesina batean ikusi 
nuen... baina galdera hauentzat, ez han behintzat (ibili naiz handik pixkat 
bila...)

Nik uste dut hauek araututa-edo daudela. Edo Euskaltzaindiak baduela exonimoen 
zerrenda arautu bat, edo bestela Elhuyarrek baduela bere zerrenda normalizatu 
propioa (arau akademikorik ez dagoen artean, jarraitzeko modukoa hori edo 
besteren bat). Baina ez dut uste horietarik batere Interneten dagoenik.

Euskaltzaindiaren webeko izendegietan, Euskal Herriko toponimoak daude, ez 
exonimoak.

Euskalterm-en edo Euskadi.net-en integratzen diren hizkuntza baliabideetan 
(adibidez, zenbait hiztegi, diru publikoz ordainduak izan direlako edo, sarean 
daude kontsultagarri) ez dago exonimo zerrendarik.

Luistxo - "Eibartarrak zerrenda, hau ere ez da galdera guztien erantzuna"

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to