Gaur arratsaldian Radio Euskadiko Graffiti programan jardun dot berbetan
blogen gainean. Egia esan ez neukan oso argi zertaz eta zeƱekin jardun behar
genduan eta horregatik ez dot anunziau ezer. Dantzan.com, bloga eta
horrelako kontu batzuk aipatu zizkidan telefonoz deitu zidan kazetariak, eta
eguna eta ordua ondo kontuan hartu nittuan baina hortik aurrerakuak ez.
Aintzane Bolinaga eta Jon Bilbaoren esanetara jardun dogu eta hasi geranian
juan naiz konturatzen gaia blogak eta blogariak direla, "zergatik idazten
duzu bloga?", "zer da bloga?" eta horrelakoak... Erantzuten saiatzen Haritz
Rodriguez, 95 urteko emakume galiziar blogaria eta neu. Zinemaldia,
trafikoa, eguraldia, agerkari digitalen errepasoa eta abarrekin nahikoa eten
izan da, eta askotan ez eurak ez gu ez ginen akordatzen zertan ari ginen,
baina jardun jardun dogu behintzat.
oier.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to