Leiren blogian irakurri dot La Sallekoen afarixan inguruan. Blogari ere bistazo bat eman diot, eta izen ezagun bat ikusi dot: J. Segales.
Oker ez banago, Jaume Segales hau katalan baten semia zan, ez dakit seguru nola Eibarrera etorrita. Gero institutora pasau zan, eta han saiatu zan antolatzen ziran greba guztieri pixka bat aurre egiten. Egixa esan, hainbeste greba egitia ez zan serixua, eta hori gure urtietan pixka bat nasaituta zegoala greben asuntua. Mutil oso serixua zan, uste dot Bartzelona aldera itzuli zala. Kontua da, izen hori entzun nebala orain dala urte batzuk. Amaginarreba Luis del Olmon jarraitzaile sutsua zan eta udan sustituzioa egiten zion Jaume Segales izeneko batek. Izan leike pertsona bera izatia? ala Jaume Segales izen abizenak arruntak da Kataluña aldian, hemen Mikel Etxeberria izan leiken moduan? Gari
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
