Eta barre algara ez, baiña poza heldu jata beste kontu batekin. Gaur AHTian aurkako ekintza baketsu baten parte hartu zeben 21 pertsona "epaitu" dittue. Nere anaia, bat. Obrak ordu erdiz geratzia bakarrik lortu zeben euren gorputzak makinei lotuta.
Zipaiuek ostera ez zeben era baketsurik erabili. Azkenian fiskala eta "parte denunciante" dalakua ez dira agertu: ABSOLBITTUAK Suposatzen dot alde batetik gogortasuna eta tinkotasun poliziala erakutsi nahi dabela...baiña bestetik, ez jakue interesatzen jendia halakuegaittik kondenatzia, kartzelaratzia, eztabaida behingoz gizarteratzeko bildurrak dagoz eta. Hobe da ixil ixilik, Gebbelsen metodologia (Makiavelonakin osatuz) erabili: zeoze esan ezkero, propaganda, propaganda eta propaganda (informazioa alboratuz) eta mugitzen diran apurrei...egurra. Asier Arregi Oh.: absolbituak, absolbatuak, barkatuak....??? Zelan erabiltzen dozue, Elena? _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
