Amatiñok:
> Esne-perretxikua Lactariusa badok...
> Orduan, rebolloia esne-perretxikua izan leikek,
> rebolloia lactariusa (Lactarius Deliciosus) dalako.

Bai, "beste Lactariusak" esan nahi neban, ez-jangarrixak, gehixenbat.

> Hemen, durangoarrei esker, prretxiko-zerrenda luze xamarra, argazki eta
guzti.
>  http://www.errotari.com/Micologia/listac.php

Perretxiko izenekin sekulako kaka-nahastia dago. Perretxikuak asko dira,
oso aldakorrak, euren artian oso antzerakuak... Hori dala eta, 10-15
espezie ezagunenak izenak euki dittue perretxikotalarixen artian, baina
beste guztiak ez. Asko jota "esne-perretxikuak" edo "suba-perretxikuak"
modoko izen generikuak. XX. mende hasieran, zoologixia eta botanikia
pixkat serixo hasi ziranian, perretxiko guztieri izena ipintzen hasi
ziran, eta holaxen agertu jakuz dozenaka zerrenda eta izen. Izen gehixenak
ez dira sekula iñun erabili, mikologixa libururen baten ez bada.

Holan sortu dira: anis-klitozibe berdea, pinudi-onddo klorousainduna,
motzondo-belarri ilaunduna...


Arkitektuak:
> Katalanena noiz izan zuan? Gehitxuao badakik?

Perretxikotalari bakotxak beran bertsiñua jakak, baina gogoratzen nok
Bistaederren bizi dan Angel Albizurik (87 urte inguruan ibiliko dok),
Jimenotarrak aittatu zestazela. Gerra ostian eurak hasi zirala rebolloiak
batzen eta jaten.

Eibarko hiztegi digitalian be agertzen dok pasarte hori:
http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia.php?ek=xehe&zein=9025

Trebik:
>     Hori zala ta, "rebolloia" deitzearena, sasoi batean egon nintzen be
> pentsatzen berba hori ez ete zan berba pirenaikoa izango, hau da Pirineo
osuan zabaldutakoa, hizkuntza batean edo bestean; baina
> Asierren mezua leiduta izan leike hemen erabiltziana beranduko
> inportazioa izatia.

Idearik bez. Izan be, katalanez Pinatell ei dok. Erderaz, berriz, mízcalo
(níscalo be onartuta). Batian zein bestian, rovelló/robellón be erabiltzen
juek. Auskalo.

Asier




_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to