>
>Eibartar bat gehiago blogosferan!!!
>Regina Otaolaren bloga!!!
>http://www.libertaddigital.com/bitacora/reginaotaola/
>
>Luistxo


Bi gauza gehiago:

1. Adi blogeko goiburuko irudiari. Lizartza lehen eta orain. Lehen espainola 
barik, orain behar bezala. Egibar alkate zenean ikusten zen piperpotoa falta 
(sekulako argazkia, Oier, hemen beste bat, 
http://www.flickr.com/photos/oierko/1452763506/ ).

2. Zertan egiten dute bat Regina Otaolak eta Patxi Gaztelumendik?
Beren blogetako azken artikuluetan eskerrak ematen dizkiotela Ertzaintzari:
http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=240
http://www.libertaddigital.com/bitacora/reginaotaola/comentarios.php?id=2420

Bueno, txantxa txiki bat. Ez dakit ezagutzen duzuen Patxi: euskal 
internautikako saltsero saltseronetakoa. Istripu gogorra izan du, baina berak 
dokumentatu eta kontatu du blogean, beraz onik irten da. Horrekin zorte 
galanta, eta gero euskaraz atestatua egin dioten ertzainzak aurkitzearena... 
tremendoa!

Luistxo

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to