>Eusko Legebiltzarrian naok eta... kaferik ez. Nik ez najekixan arren,
bertako kafeterixiak itxi bihar izan >jok.
>Zer dala-ta?

Abuztuaren amaieran hasi nitzan atzera Legebiltzarrera lanera joaten eta
orduan jakin neban kafeterixia eta jantokixa itxi egin zitxuztela. Han ibili
zien bihargin bixak, taldietako buleguetan gora eta behera, azaltzen zela
egun baten euren arduradunak (kudeaketa lehiaketia atara zebanak) kontratua
eten zotsen eta handik gutxira berriz kontratauta zerela esan zotsela, baina
berak laga egin zebala tabernia kudeatzia eta hortaz lanik etzebela egingo.
Tartian, Legebiltzarreko Mahaixak oindio eztotsa soluziñoik emon tarbernian
kudeaketiai eta hortxe ibiltzen ga bihargiñok, kanpora urten eta gustuko
(edo gertuko beste barik) tabernara juten.
Dana dala, Amatiño, erretzia debekau izana ezta izan arrazoi bakarra;
jentiak bazkaltzera jutiai be laga zotsan; alperrik galtzen lana zotsan
kudeatzailiak jantokixai; kritika asko entzuten hasi zien janarixan gañian
eta azkenian ixa iñor etzan bazkaltzera juten (ta hori 6 euro balixo zebala
menuak).
Antza danez, beste plan batzuk euki ditxu kudeatzailiak eta aldez aurretik
iñok eztotsanez kontuak eskatu, ba, jun da eta laga gaitxu taberna barik.
Baina, dana dala, barikuan tabernara bidia kafe makiñia ipiñi zeben eta
kanbixo barik geratu zan 18:00ak aldian; sekulako girua egon zan egun
guztixan; zera emoten zeban harek: "kamerakafe"!.

Marijo


> ------------------------------
>
> Message: 3
> Date: Fri, 28 Sep 2007 10:42:49 +0200
> From: Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>
> Subject: [eibar] Kafeterixia itxita
> To: <[email protected]>
> Message-ID:
>         <[EMAIL PROTECTED]>
> Content-Type: text/plain;       charset="utf-8"
>
> Eusko Legebiltzarrian naok eta... kaferik ez. Nik ez najekixan arren,
> bertako kafeterixiak itxi bihar izan jok.
> Zer dala-ta?
>
> Legebiltzarran egoitza "lan-eremua" danezkero, ezin nunbaitt erre.
> Erretzia galazo kafeterixan eta erretzailliak Legebiltzar aurreko tabernara
> juan bihar. Hasieran banaka batzuk eta gero... gehixenak. Ondorioz, gero eta
> bezero gitxiago Legebiltzarreko kafeterixan eta, atzenian, itxi egin bihar.
>
> Legebiltzarreko kafeterixako bihargiñak parora eta aurreko tabernarixa
> pozik.
>
> Amatiño
>
> ------------------------------
>
>
>
>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to