Azkenean begiratua eman diot Rafael Castellanoren liburuari... hemen aipatu nuen, Ruski zela-eta, Debako autore honek Cosas - anecdotario de Euskalerria liburua aipatzen zuela.
Ba aipatzen du Ruski, baina ez bere izena, bai bere tabernaren berri, eta bere peripeziak. Detaile batzuk. - Ruskinean R hura aldrebes zegoela kaleko kartelean: hori ez da errusiaerazko R, horren ispilu irudia dirudien YA letra baizik, eta YA, 'ni' da errusieraz. Mezua omen zegoen horretan. - Pizarra batean zegoen menua: MENU TURISKI Chori Chorizo tieso Torti con chori Torti sin Jamón de mono Esango nuke ni menu hori ikusita nagoela... baina ezin seguru esan. - Ruskiren ohitura: tabernako zirrikituetan, saguentzako gaztai zatiak lagatzea. - Gerra garaian, Errusian, gose ikaragarriak pasatu zituela: katu-ehizan ibiltzen zirela tripa betetzeko bera eta bere adineko beste granuja batzuk... edo zeuden herriko ekonomatoan gauez jana ohosteko asmatu zuen sistema: bereak baino 10 zenbaki handiagoak ziren botak jantzi, paperez beteta, eta haiekin sartu gauez ekonomatoan. Arrastoak ikusten zituzten elurretan, baina Ruskiren talla txikiak susmoetatik libratu zuen beti. - Errusiako negu haietan, kaka egitera binaka irten beharra zegoen baso aldera: batek kaka, eta besteak makilarekin, mokordoari eman, hura izoztu ahala. Artikulu berean aipatzen da Orbea fabrikako beste tipo bat, gerra hartan naziekin piloto alemana izan zela harrokeriak eta gezurrak esaten zituena... Luistxo _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
