Amatiño polemika bizian zerrenda honetako beste batekin: >Barkatu baina, XIX eta XXI mendeetako industria kulturalen arteko >diferentziez hi bezalako gazte prestatu batekin eztabaidatu beharra oso >gogorra egiten zaidak...
Kultur industriez erreportaia luzea: Manga edo komikien mundua Japonian¡ http://www.wired.com/techbiz/media/magazine/15-11/ff_manga Bi datu jakingarriak, oso jakingarriak, iruditu zaizkidanak: - Japoniaren esportazio ekonomiko nagusia, une honetan, zera da: manga alorrean jatorria duten materialak (jokoak, frankiziak, telesailak). Ez elektronika, baizik eta sorkuntza kulturala saltzen du Japoniak. Elektronika eta manufaktuak, dakigun bezala, Txinan sortzen dira gaur egunean, ez Japonian. - Manga munduaren alderdirik interesgarrienetakoa piratak dira: Dojinshi edizioak, legez kanpo, pertsonaia eta istorioen egile eskubideei kasu egin gabe milaka fan-en artean eraikia dagoen merkatu paraleloa (ez ezkutukoa, baizik eta alegala, oso agerikoa baita mundu hori, komentzio ikaragarri popularretan elkartzen dira milaka). Hala ere, industria ofizialak ez du pirata hauen kontra egiten, bezero sutsuenak hor dituztela dakitelako, eta gero haiek industrialki esplotatu dezaketen sormenaren harrobia bertan dagoelako. Luistxo _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
