Oierrek: >Ba hori horrela bada Kultura Sailak komunikazio arazo larri bat izan zuen auzi honetan. -- Bihar bada bai, baiña ni Kultura Sailetik irten nintzen 1982an. Hamar urte lehenago. >Ramon Zallok Jakin aldizkarian... http://www.jakingunea.com/50urte/pdf/Jakin92_73/Jakin92_73_063.pdf Badakit 1992ko aurrekontuetan hainbat partidaren murrizketa izan zena, baina ez zen izan Guggenheimengatik. Hain zuzen ere, Ramon Zallok berak frogatzen du ez zela horregatik izan. Baina, nabarmena gero, zuk kontrakoa defenditzeko erabiltzen duzu bere idazlana. Dena irakurri duzu? Ni gertu nago Ramon Zalloren balantzea hemen miatzeko eta aztertzeko. Eta zu, Ramon Zalloren lanaz baliatuz gauza al zara 1992ko aurrekontu-murrizketa Guggenheimi leporatzeko? Ea, ahalegindu zaitez... Ezetz lortu¡ Amatiño Oharra. Oierri botatzen diodan erronkak beste edonorentzat balio du. Irakurri eta ea...
_____ De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Oier Araolaza Enviado el: jueves, 25 de octubre de 2007 23:45 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Guggenheim gurea Ba hori horrela bada Kultura Sailak komunikazio arazo larri bat izan zuen auzi honetan. 15 urteren buruan Andu Lertxundik horrela pentsatzen jarraitzen badu, Hasier Etxeberriak ere bai, wikipediara informazio oker hori iritsi bada,... Zerbaitek huts egin du, edo gutxienez orain 15 urte huts egin zuen, eta horren arrastoak gaurdaino iritsi dira. 1992an Kultur Kezka izeneko taldea eratu zen eta Berriak kontatzen duenez museoa eraikitzeko planen ondorioz "Eusko Jaurlaritzako kultura aurrekontuen murrizketa salatu zuen taldeak eta kulturaren munduko 400dik gora lagunen atxikimendua jaso zuen berehala. Besteak beste, honako hauek parte hartu zuten Kultur Kezkaren lehen bilera hartan: Txema Auzmendi, Josu Kamara, Antton Mendizabal, Koldobika Jauregi, Jon Sarasua, Hasier Etxeberria, Ramon Etxezarreta, Xabier Laka... Ordurako sinadura bilketa abian zen, eta beste askoren artean, Rikardo Ugarte, Nestor Basterretxea, Antton Valverde, Mikel Laboa, Jimu Iturralde eta Edorta Kortadik eman zuten izena." http://tinyurl.com/2p8hps Ramon Zallok Jakin aldizkarian argitaratutako artikulu batean "Eusko Jaurlaritzaren Kultur gastua" hartu zuen aztergai. Jaurlaritzaren Kultura Sailaren aurrekontuak aztertu ondoren honako ondorio hauek ateratzen zituen Ramon Zallok: "Kultur Kezka-k arrazoi zuen Aurrekontuari eginiko kritikan. Enpresei Euskadiko Balletari, Koru Federazioari emandako bekak ezik, beste guztiak desagertu egiten dira eta, egoera hau leundu ahal izateko, Diputazioenak ez dira nabarmenki berretzen. Halaber, murriztu egiten dira Kultur Hedakuntzari, Zineari, Teatroari eta Ondare eta Museoen Guggenheim salbu zenbait kapituluri buruzkoak. Baita ere, euskararen sustapenerako laguntzak Vasco Press, bideoak eta, oro har, euskararen aldekoak, kapitulu handiak eta liburu eta liburutegientzako laguntzak irabazten ateratzen diren bitartean. Honenbestez, dirulaguntzen murrizketa 1.500 milioi ingurukoa izan da." http://www.jakingunea.com/50urte/pdf/Jakin92_73/Jakin92_73_063.pdf oier. On 10/25/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: Aurrekoan esaten zenuen "beraz, Andu oker dabil, Hasier Etxeberria ere bai, eta... ondorioz wikipedia ere bai". Beraz, badirudi "ondorio" eta "wikipedia"ren argumentuak bertan behera desaktibatu direla. Bombako afari barik geratu gara baina tira, gaitzerdi. Erantzun bi eskatzen dizkidazu: 1. Kultura Sailaren aurrekontuei ez zieten eragin museoa egiteko lanek? --Ez. Ez Jaurlaritzaren Kultura Sailari, ezta Bizkaiko Diputazioaren Kulturari ere. 2. Kultura Sailaren ordurarteko atalen aurrekontuetan murrizketa izugarriak izan zirela dioten guztiak gezurretan ari dira? --Gezurretan ez, oker. ETB1 euskara hutsean hasi zela uste duten guztiak bezala. Ez dut uste --ez nuke pentsatu nahi-- gezurretan ari direnik, oker baino. Amatiño
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]