Pasatako barixakuan Gasteizko Lege Biltzarrean egon nintzen, biblioteken 
legea onartzen zan eta kuriositatea nakan eztabaida segitzeko. Hauxe nire 
inpresiñoa biltzarkideen jardunaz:

    - Hizlariek hitz egiten duten bitartean parlamentari entzuleek itzelezko 
marmarra sortzen dute, talde berekoak izanda ere, telefonoz ere askok hitz 
egiten dute... Ikasgela batean inongo irakaslek ez luke onartuko, baina han 
hizlaria ia inportantzia gabeko irratsaio bat balitz legez tratatzen dute. Ez 
jako kasu handirik egin behar.

    - Entzuten parlamentari laurden edo egongo ziren, bozketak ailegatu eta 
txan-txan-txan... 73 presente. Bozketak bukatu eta berriro laurdena edo 
bakarrik entzuten.

    Kuriosoa, telebistan ez dau horrelaxe emoten, agian telebistaz emoten 
dittuen eztabaidak "inportanteak" diralako eta ni egon nintzen hori "beste bat" 
besterik ez; edo telebistaz emoten dabenian gutxienez ikusiak izan daitezela 
gura dabelako.
        it
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to