Aupa Oiertxo: ixa dana okelia bañatzen dan "marinhadan" daok, ardau txurixa, berakatza, ereñotza (orri bat edo bi), pipar-autsa eta besteren bat, portugesek zilantrua eta iltzea (cravo, clavo, espezie dana) be gehitzen dabe. (denbora: 4 ordu gitxienez) Gero okelia iragazi, marinhadako likidua gorde eta olio oso berotan edo gantz oso berotan prijidu, azala egin deixan barrukua bota barik. Likidua gañian bota eta hau berotzian lehenago garbittutako txirlak bota. Hónek zabaldutakuan, patata batzuk gehittu (egosita, prijiduta edo erreta) eta jatera!!!!
Estrellan okelia legorra geldittu zuan (denbora kontuak), zerikusirik bez ondo egindakuakin. Zehaztasun gehixago bihar badittuk, bialduko deuaraz kantitatiak eta abar, nunbaitt portugueses idatzitako .doc dokumenturen bat bajakat... On egin, Asier oier(e)k dio: > Asier: faborez zirriborrau ahal dok "porco á alentexana"n errezetia? > Batez be txirlak eta sofrituan partia interesatzen jatak, etxian > esperimento goguekin najabik eta. > Hori bai, igual txirlak biharrian mojojoiak erabilliko jittuadaz > (merkiaguak eta nere gustokuaguak). > > _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
