> Jaso dudan mezuaren arabera, Blackle Googleren produktu bat da. > Baina... blackle.com-ek dio "(c) 2007 Heap Media"
Blacke ez da Googlerena, beste halako askok bezala, bere motorea erabiltzen du, Googleren Custom Search Engine-ren bitartez (http://www.google.com/coop/cse/). Edozein webgunetan erabili daiteke hori. Igoogle bai da Googlerena, horregatik esaten nuen. Badirudi Heap Media-koek (http://www.heapmedia.com/) Blackle.com eta ikusi dudan http://www.blacklepages.com/ webguneetan gorantz doazen ekologia eta jasangarritasunaren baloreak erabiltzen dituztela bere Internet produktuen salmenta estrategiarako: "erabili gure bilaketa, ez du gastatzen Googlek gastatzen dituen megavatioak!" Edota jaten duguna zaintzearena joera, beraiena den http://www.calorifica.com/ webgunean. Ez dira saltzeko ideia txarrak, baina calorifica.com webgune horretan Coca-Colaren logoaren grafia kopiatzetaz aparte, pantaila zuri-zuria erabiltzen dute, Google baino zuriago: hor, akabo megavatioak aurreztea! :-) eneko _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
