Begok dioen moduan, aipatzen duzun eskultura hori Niceto Muguruza medikuarena da eta Carlos Elgezuak egindakoa da.
1920 urtean hil zen Muguruza. Mediku higienista eta sanatorioko zuzendaria zen. Ordurako zikina egongo zenez, Ego erreka tapatzearen aldekoa zen. Muguruzari buruzko aipamenak dagoz Egoibarrak argitaratako Agirre medikuen liburuan. Institutoa egin aurretik Muguruzak bultzatuta eta Jardinesen zegoen Tuberkulosoen Ospitaleko "Pabellon de Convalecientes" delakoan omen zegoen eskultura hori, gero toki berean Institutoa egin zen 196xxx, eta Sakunean ipini zen eskultura. Prentsan argitaratu denez, kale dexente batera eramango da eskultura hori behingoz: Bidebarrieta kalera :-) Portzierto Astigarragako Udalak "ohorezko semea" izendatuta dauka Carlos Elgezua eskultore eibartarra. Hango udaletxean ikusi nuen Elgezuaren irudia eta esan nien tipo hura eibartarra zela eta ez Astigarragakoa. Baina ... antza denez Astigarragako batekin ezkondu zen eta ... akabo bere "eibatar" izaera. Hau da, Elgezua gixarajua "eibarrés venido a menos" da :-) Eneko 2007/11/5, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>: > > > Sakunean bazeuan mediku bati eskainitako busto bat. Asteburu honetan > pasatu nintzan bertatik eta bi bidarrez begittu barik (presaka nenbilen), > emon estan harrizko muna besterik ez zeuala, burua eta plakia desagertuta > zeuazela. Bi bidarrez pasatu ez nintzanez, berriro konprobatu ez nebanez, > ezin ziur esan, baina, izan leike honezkero elementu bi horrek txatarreria > batean egotia? > > it > _______________________________________________ > _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
