Guk Lekeitxion oin dala nahikua gitxirarte izan dogu 125 ("zientobeintizinko",
euskeraz) eta beraz transformadorien kontua ez da atxiñakua neretako. Izan be,
220ra aldatu genduanian Iberdrolako bihargiñak elektrodomestiko zahar guztiak
kendu zeskuen, gu ezer esan barik, eta barrixekin ordezkatu. Nik barrixak
itzuli nittuan eta zaharrak bueltatzia lortu, hille biko jestiñuak egin eta
gero:
- Aspiradoria: burdiñezkua, ondiok haxe darabigu, transformadoriakin.
- Turmix batidoria: kristalezko jarroi tipokua, erabilli ez, baiña adorno
moduan dakagu.
Leirek diñon sekadoria izan genduan gu be (marmolezko labadora-fregaderua izan
genduan artian), baiña horretatik ba dira bai urte batzu. Martxan zeguala,
bateronbat jarri bihar izaten zan gaiñian bestela "iges" egitten zeban
sukaldian zihar.
--
---
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.eibar.org/blogak/orakulua
Leirek:
Guk sekadoria gekagun 125Vkua. Sasoi baten etxian zati batek 125 zeukan eta
beste zati batek 220. Baiña instalaziñua aldatu zanian, hori sekadoriori
ezin erabili. Zaharra zanez, voltimetro barik (ez genduan eukiko) erabiltzen
hasi ginan, eta ez zan erre! Makiña bat urtetxo egin zeban tokatzen ez jakon
indarrakin! Gogorra zan, gero!
Leire, amama kipuleta
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]