Ezkontza zibilak ohikoak dira, jendian erdixa horrelaxe ezkontzen da.

    Hileta zibiletan berriz ez da proportzio horretara ailegatzen, ezta hurrik 
bez. Zer da, belaunaldi kontua? Hori bakarrik?

    Hileta erlijiosoetan eliza eta funerarixa denetaz arduratzen dira, elizak 
-besteak beste- toki ederra eta zeremonia apaindua jartzen dau. Hileta 
zibiletan ordea funerarixa zati batez axolatzen da, eta bestiaz, aktu 
sozialaz... funerarixa igual gauza txikiren bat... edo ez dago antolatuta, 
familixak edo mugitu behar, eta halakoetan familixa ez dago ipuin askotarako.

    Ezkontza zibiletan aiuntamentuak eta juzgaduak hartzen dabe parte; hileta 
zibiletan berriz ez, nik dakidala. Eta zergatik ez?   

    Hileta zibiletarako Txaltxa Zelaixan dogu etxolatxo hori, udarako eta 
euririk ez badago ondo, baina zaparradarik edo hotzik bada? neguan hantxe? Ezin 
da aiuntamentuan, edo juzgaguan, edo Coliseoan egin? Egin da inoiz?

    Hileta erlijiosoan komunitatearen agurra gauzatzen da, eta bertan 
komunitatearen buru edo ordezkari nagusietako batek hartzen dau berbia, abadia. 
Hileta zibil edo laikoetan komunitatearen ordezkarixa alkatia edo kontzejal bat 
izan zeikean (ezkontzetan gertatzen dan legez). Inoz pentsau dau aiuntamentuak 
arlo horretan zereginik be badakala?  

    Trebi (hiltzen naizenerako ;-)

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to