Bapo.
Amatiño 

---------------------

Kaixo:

Bai, ezaguna da. Uste dut asturiarra dela. Besteak beste, ezagutzera eman
zen Espainiako Itzuliaren sintonia gisa erabili zutelako berak eginiko kanta
bat duela zenbait urte. Saltzen duena da marijuana gustuko duela, pasota
bat, auzoko tipo gertuko hori, rastak dituena, baina kritikak jaso izan ditu
diskurtso atzerakoia duelako.

Lagun bat egon zen, lanean, berak Donostian emandako azken kontzertuan.
Esan zidanez, aspaldian ikusitako kontzerturik kaskarrena. Zergatik?
Tipoaren jarreragatik, show-a prestatu gabe, entsaiatu gabe igo zelako
eszenatokira.

Amatiño: horrelako zeozer montatu beharko duzue zuk eta Imazek. Egin
aurretik, abisatu. Adi egongo gara.

> Euskadi Irratixan entzun juat tipo honen barri. Horren ezauna zuan? 
> Gaur arte ez najekixan izen horretako kantaririk zanik be. Itxura 
> danez ez naok "roilluan".
>
> Abizenak italiarra edo... euskalduna emoten jok.
>
> Amatiño
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to