Ibanek "Hegoalde eta Iparralde..." gaixan inguruan mezu bat bidali desta, 
pribauan, baina emon desta akats bat izan dala, ezer pribaturik ez zebalako 
esaten. Posta zerrendan bittartez egin gura zebala uste dot, eta uste hori 
jarraittuta hemen bidaltzen dotzuet bere mezua eta, tartekatuta, nire 
erantzuna. Oker banajaok, Iban, barkaidak.


Ibanek ziñuan:
    >Erantzuna, hein batean, industrializazioan datza, Imanol, nik uste
behintzat. Ziur nago, errenta per capitari begiratuta, eta Akitaniako
datuak ez ezik Iparraldekoak bagenitu, Hegoaldea askoz ere lehenagotik
dela aberatsagoa. (Froga emigrazioan dago: imigrazio turistikoa alde
batera utzita, iparraldea, eta batez ere barnekaldea, emigrantea izan
da duela gutxira arte, eta hegoaldea, ordea, imigrazio zona gutxienez
XIX. mendearen amaieratik).

    - Inmigrazioarenak ez desta balio. Hego Euskal Herria emigrazioa 
jasotzen zuen Espainiatik, baina ipar euskal herritarrak ez zetozen hona, ez 
jaken interesatzen, iparrarago joaten ziren, Frantziara. Eta hegoaldekoak 
iparraldera joaten ziran (dira?) lanera, "trabajadores transfronterizos" 
esaten zetsen (detse), baina ez alderantziz.


Ibanek:
    >Eta horregatik hain zuzen ere, hots, aberatsagoa eta
industrializatuagoa delako, zaratatsuagoa eta zikinagoa da hegoaldea
(oraindik ere).

    - Baina hori be ez daka zetan horrelaxe izan behar. Badakigu garai 
bateko industria oso zikina eta zaratatsua zala. Errekak eta airia ziren 
horren testigu. Baina hori gaur egun, zorionez, ez da horrelaxe, edo askoz 
neurri apalagoan behintzat. Beraz Hegoaldea zikinagoa bada ez da 
industriarengatik, izatekotan, industria ez berritzeagatik.

    Esate baterako, orain dala ez hainbeste Pasaian egon nintzan, tokiak 
itzelezko posibilitateak dittu, ikaragarrixak, baina portu industriala 
dala-eta bere garapena ziharo geldituta daka. Kriston toki ederra izan 
zeikean, inguruko jendiari itzelezko bizi kalitatea emonik, baina egin 
leikena ez da egitten. Preguntatzen badeste "eta Pasaian kanpoko porturik 
bai?", nik garbi dakat: "BAI, JODE!, BAI!"

    it 
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to