Agur-jaiak aipatzen hasita.... Merkatu Plazan agur-jaia egitea
pentsatu genuen (GASTE), baina egiten ari den enpresarekin
harremanetan jarri eta abuztuan botako zutela esan ziguten (!).
Uztaila hasieran izan zan hori, eta guk buruan geneukan urria
amaierarako itxita egongo zela eta azaroaren hasierarako, denboraz
estu eta larri ibili arren, zerbait polita egin zitekeela. Baina
¡abuztua! esan zigutenean, adios! Pena botatzea, eta pena agur-jaia
egingo ez dugula. :(
j.

On 17/11/2007, bertoko <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> Merkatu bat edo zerbait botatzen danean, beste zerbait egiteko,   herriaren
> edo norberaren   zati bat  badoa.
> Zuek   bota  aurretikoa  jaso dozue.
> Gurean,  geure  etxe zaharra bota orduko aurreko domekan , orain bost urteko
> abenduko domeka hotz batean, basotik bueltan, argazkia  atara genduan.
> Aste hori latza  izan zan.
>  [ Egunero handik pasatzen nintzen. etxe zaharra bota orduko lehengusuak
> eta bere kuadrillak  agurra emoteko jaia  antolatu zuten.  Ni neuk ez
> nekien, baina  sakelfonoz jakinda Bizkaiko  punta batetik bestera joan
> nintzan bertara.
> Etxean arakatzen hasita  aspaldiko argazkiak  aurkitu ziztuzten. Nonbaiten
> izango dira.
> Azkenean  behin  " jaia"  amaituta,  goizaldean,  hotzari barre eginda,
> danok  balkoira igon eta  lehenguasuraen lagunak argazkia  atara euskun.
> 2005an  etxea amaituta, orain etxea, barria da  han, plazan.  ]
> Egunero etxe barriaren dagoen plaza  barritik  pasatzen jarraitzen dot.
>
> Saihesbidea egiten deuskuenean, egiten dabiltza,  eguneroko  trafikoa
> beste bidetik joango da. Orduan bakea eta lasaitasuna. Ordu arte
> pazientzia.
>
> Beste behin, sugertau jatan  TABERNA,  letra larriz, baten itxieran
> egotea, Bermeoko  taberna bat, jaietako azken egunean.
> 2003ko?  Santa Eufemia egunean,  KARMELO taberna. Jai-giroan, azken agurra
> tabernari.
> Damu bakarra, hangoa  izan ez arren,   barruan izan zan  kuadrillari
> argazkia atara ez izana.  Ziur naz  baina,  norbaitek atarako zituela
> argazkiak.
> Taberna bertokoek itxi zuten.  Ni etxera.
>
> Bertoko .
>
>
> ---- Original Message -----
> From: "Eneko Astigarraga" <[EMAIL PROTECTED]>
> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
> Sent: Saturday, November 17, 2007 7:30 PM
> Subject: [eibar] Merkatu plaza (lehen Re: Urkizuko itturrixa)
>
>
> zorionak lanagatik, Josu.
>
> Gaur Eibarko merkatu plaza itxi egin dute. Bota egingo dute eta toki
> berean merkatal zentro berria eraikiko dute. Atzo gautxori eta gaur
> goizean berandu erosketak egiten.
>
> Merkatu plazara 13ak jota ailegatu naiz, ixten ari ziren eta irekita
> zegoela azkenetariko argazkiak atera ditut barruan.
>
> Hemendik beste 30 urtera merkatu plaza zaharra nolakoa zen galdetzen
> ibiltzea okurritzen bazaizu edo :-) , horra hor blogeko sarrera
> (http://eibar.org/blogak/prospektiba/570) eta argazki batzuk:
>
> Seguruenez goiko solairuan, baserritarrena, egin den azken salmenta :
> http://www.flickr.com/photos/eastigarraga/2040690888/
> http://www.flickr.com/photos/eastigarraga/2040913416/
>
> Eta ez dakit atean eskelak ipintzen jarraituko duten, baina
> funerarixakoa ere harrapatu dut plaza itxi den egunean lanean:
> http://www.flickr.com/photos/eastigarraga/2040093381
>
> Azken eguneko gehiago flickrreko kontuan
> http://www.flickr.com/photos/eastigarraga/ . Adibidez:
>
> http://www.flickr.com/photos/eastigarraga/2040093373
> http://www.flickr.com/photos/eastigarraga/2040690894
> http://www.flickr.com/photos/eastigarraga/2040690896
> http://www.flickr.com/photos/eastigarraga/2040690912
>
> Erral ikusi dut plazan. 10 hilabete beranduago
> (http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2007-January/009052.html)
> hasiko dira lanean ...
>
> Eneko
>
> El 17/11/07, Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]> :
> > Jo, abuelo porretas, eskerrik asko!!
> >
> > Dokumental hipotetikoaren 3 orriko proiektu moduko bat baino ez genun
> > aurkeztu bihar (oso ondo dagola esan deskue :)),
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to