At 15:10 2007/11/21, you wrote:
>Patxitraperori irakurri diot Markosek bere liburu berria aurkeztu
>duela. Nolako "diskrepzioa", Markos, guri esan gabe.
>
>Interneten ere publikatu dute liburua.
>
>http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=best17
>
>eta bistaizo azkar batean ikusi ditut eibartarrak zerrendako aipamen
>bat edo beste, baita Imanoltxuren zita bat ere.
Pasarte aukeratuak:
Zergatik azaltzen ote dira askoz ere sarriago (eta beraz, pentsa liteke,
erabili ere bai) zakurra eta zaldia txinpantzea edo bonoboa baino, azken hauek
hurbilago ditugun arren? Dauzkagun datuak aztertuta, zoofiloentzat ziminoak
ematen du, animalia ororen artean, lotsagarriena. Edo baliteke zoofilo mota
guztien artean ziminofiloa izatea berez herabeena. Zergatik ordea?
(Gizonak Nietzscheri lotsa eragiten dio, gizona edozein zimino baino
ziminoago omen baita. [75] Lotsa ospetsu hori ulertzekotan, Freudek
Nietzscheren ziminofilia erreprimitua suposatzea aholkatuko liguke apika.)
Ziminoen urritasun horretaz Eibartarrak foroan galdetuta Leire Narbaiza
animaliazaleak erantzun duenez, preseski, gizona eta primatea «hain igualak
izanda, ez dabe zoofilixia danik konsiderauko». [76] (Ildo berean, gogora
dezagun Arnaldo Otegiren adierazpena: lesbiar batek aitortu zion gizon batekin
oheratzea bestialismo hutsa zitzaiola.)
Imanol Trebiño liburuzainak hurbiltasun genetikoa eta fisikoa bereizi
ditu: «Neri gertutasun kontua emoten desta. Zer dago 'gure kulturan' gertuen?
Ez genetikoki, fisikoki. Etxabereen artean ez da tximinoa sartzen, eta tximino
bat lortzeko... zirku batean ez bada... zootan begittuta... Madrilen edo
gertuen?». [77]
Aldiz, anonimotasuna gorde nahi duen emakume batek berdintasuna
funtsezkotzat jo du, Narbaizaren bidetik, ziminofiloen uzkurtasuna ulertzeko
orduan. Baina bestelako ondorioak atera ditu. Anonimoaren iritziz, ahuntza,
sugea, zakurra, zaldia eta arraina gu ez bezalakoak dira zeharo, eta
urrutitasun horrek gizagabetu egiten ditu, erdi dardaragailu bihurtu. Aldiz,
ziminoak gurekin duen antzak berak bilakatuko luke munstrotsu, intzestu eta
izugarri harekiko txortaldia. Hipotesi honek ziminofiloen balizko lotsa ere
azalduko luke.
Nabaritzekoa da, ezusteko handia izan ez arren, hiru emakumeek Leire
Narbaizak, lesbiarrak eta anonimoak gizonaren eta ziminoaren arteko antza
azpimarratu izana eta Trebiño gizonak berriz urrutitasuna, bizilekuari
dagokiona baizik ez bada ere.
Trebiñorentzat, hortaz, «normala» litzateke hurbilen duguna, eskura,
erabiltzea; emakume anonimoari berriz itxurari, jokabideari eta genomari
dagokienez hurbilen duguna erabiltzea munstrotsu eta lotsagarri zaio. Hipotesi
bateragarriak dira, arazo desberdinek elkar osa dezaketen heinean. Nolanahi
ere, ideiok zehaztu nahi izanez gero, ikerketa eraman beharko genuke aldi
berean zoofilia irrikaz hedatua eta zimino ugari luketen lurraldeetara, ez dago
beste irtenbiderik. Eskainiko dute beharbada bekaren bat Jaurlaritzako Maitasun
Sailean.
(...)
Zorabio honetatik aska gaitzan, Patxitraperori laguntza eskatu diogu.
Delinkuentzian amilduriko udaltzain eredugarri bat da, blogari epustuflante
bezain zoofilo nekagaitz, hitzaren zentzu etimologikoan. [78]
---
Luistxo
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]