Guk badakagu holako traste bat, baina ez galdetu preziorik erregalau egin
zeskuen eta. Inoiz edo aspaldi juan gabeko lekuetara goiazenian erabiltzen
dogu. Ezagutzen dozun bidietan erabiliz gero zelako aldrebeskerixak egiten
dituan konturatzen zara. Ezagutzen ez dozun bidietan ostera gps jefe,
batzuetan sumatzen dozu alperrikako bueltia egiten ari zerala, baina buelta
handixa edo bide aldrebesak hartuta ere galdu gabe allatzen zera, asike
pozik egoteko moduan. Aitaginarrebak eruaten dau biaje luzeren bat dakanian,
eta amaginarrebak kontatzen dabaganatik demaseko konbersaziñuak eukitzen
dittue txoferra eta makina barruko andrian artian. Batzuetan diskutidu be
bai, eta berotuz gero irainak ere izaten dira tartian, Horrek danak erderaz
izaten dira, eta pentsatzen dot, makinak euskaraz baleki euskaraz alkar
konponduko liratekeela, baina sumatzen dot irainetara allautakuan horrek
erderaz izaten jarraituko leukiela.
oier.

On Nov 27, 2007 4:52 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:

>  Aurretik esan nahi detsuet euskerazko GPSn  aldeko artikulua idatzi bihar
> dotela eta, "hemen esaten  dozuen guztia zuen kontra erabilli ahal izango
> dotela".
>
> Ia, laguntza apur bat, nere burua kokatzeko.
> 1. Nik ez dakat GPSik autuan. Zuetako iñork badaka?
> 2. Zuen lagunen artian zenbateraiño da normal xamarra GPSaz gidatzia? Eta
> bizikletan edo oiñez erabiltzia?
> 3. Zenbat balio dau GPS itxurazko batek? Edo, hobeto esan, zenbat ordaindu
> bihar da itxurazkua izan dadin.
> 4. Erosteko asmorik badakazue? Merezi dau? Ez da garestiegi gehixenetan
> "norberak aurretik ezagutzen daben lekura" juateko?
> 5. Dakazuenok erderazko audio eta guzti erabiltzen dozue ala emetau
> egitten dozue?
> 6. Euskerazko bertsiorik balego merkatuan, erosiko zendukie?
>
> Hiru ordu barru barriro juan bihar dot Bartzelonara. Bihar bueltatuko
> naiz. Bueltarako buzoia gaiñezka topauko dotelakoan...
>
> Moltes gràcies a tots vosaltres.
>
> Amatiño
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to