Merkatu plazari buruzko mezu zahar batean:

> Alde ona, oso bistara dagozena. Izan leike be gehixago saltzia. Ondo
> legoke. Baiña leikena da be gitxiago saltzia, jendiak jo ta pasa barrura
> eginda...Ikusiko da.

Esaten dutenez, komentatzen dutenez, ...  pozik daude "baserritarrak"
toki berriko salmentekin.  Plazako sarreran oso bistan egoterakoan
gehiago saltzen omen dute. Lehen jendeak ez zuen igotzen 3. pisura,
orain 11etarako ia dena salduta dute. Hori bai, ondo etorriko
litzaieke kaleko kalefaktoreak ...

Aldiz, barruko postuetan generoa taberna eta jatetxeetara banatzen
dituztenek ez daude hain pozik. Lehen merkatuko plazaren atzeko
partean prestatzen zituzten kargak banaketetarako, baina orain nahiko
zaila dute, ez dago tokirik ez kargarako ez generoarentzat.

Eneko
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to