Garik:

>Serixo zabizte? 

-- Honetaz (ei) dakixan bati galdetu jetsat eta hona erantzuna:

TO oso germanikoa da. "Partikula" da eta infinitiboaren markatzailea da. Ezin 
da euskarara edo gaztelaniara itzuli baina badago beste hizkuntza germanikoetan.

Adibidez: ingelesez: to go; holanderaz : te gaan; suedieraz: att gå; 
alemanieraz: zu gehen

Beraz, "to" beste hizkuntza germanikoetara itzultzean, "te", "att" eta "att" 
gelditzen da holanderaz, suedieraz, eta alemanieraz, hurrenez hurren.

Jakina, "to", kasu honetan, ez da "to" preposizioa, infinitiboaren markatzailea 
baizik.

Euskerazko "-tu" hori, jatorriz, latinezko "-tum" atzizkitik dator, alegia, 
partizipioaren atzizkia eta gero "-do" edo "-e" edo "-to" erromantzeetan 
bihurtu zen. Euskarara "tu" bezala "pasatu" zen. 

Nik hartutako prezio berian.

Amatiño

 

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to